Ez dago kasualitaterik; saiatu egiten naiz, esperimentatu egiten dut, eta hamaika aldiz huts egin ondoren lortzen dut emaitzarik onena
Ez dago kasualitaterik; saiatu egiten naiz, esperimentatu egiten dut, eta hamaika aldiz huts egin ondoren lortzen dut emaitzarik onena
Filosofiari eutsi, baina ekarpen berriak egiten saiatuz.
Pieza bakoitza berdingabea da; badu kontatzeko zerbait, eta helburu hori lortzeko aztertu, diseinatu eta sortzen dut.
Mimoz zaindu, eta dedikazioz eta exijentzia handiz aukeratzen ditut larruak zein burdineria.
Elikakatetik datozen larruak erabiltzen ditut piezak sortzeko; horrela, baliabide guztiak aprobetxatuz, bigarren bizitza ematen diot. Metodo begetalak nahiago izaten ditut larrua ontzeko; gutxiago kutsatzen dute, eta koloreak naturalagoak izaten dira. Kolore eta larru ugari eta askotarikoak erabiltzen ditut.